
Anfitrioiak egitasmoa Espainako Turismoa 2020 Zerumuga Planaren barne dago, Bezeroa Balioetsi ardatzean, Kalitate Hautemana programan. Leku zein enpresa turistikoen kalitatea hobetzea du jatorrizko xede, turista zorrotzenaren nahiak ere arras bete daitezen.
Bezeroarenganako arreta hobetuz, Xehetasunaren Kultura programa turistek hautemaniko kalitatea sustatzeko da. Horrexetarako garatu da turistek Espainan bizitzen dituzten gertakariak aberasteko estrategia, xehetasunaren kultura, abegi ona eta lana ongi egiteko gogo sendoa agerian egon daitezen.




